GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gazte mugimenduaren atari parte-hartzailea izango da Topatu.info

GARA |

Euskal Herriko gazteek elkarren berri izateko eta elkarrengandik ikasteko abagunea emango du gaurtik aurrera abian den topatu.info webguneak.

Zestoan egin ziren gazte topaketen «filosofiari eta ildoari jarraiki» gazte mugimenduak egunero aurrera daramatzan borroken «erakusleihoa» izan nahi duela adierazi zuten. Hala nola, ikasleek, gazte asanbladek, kultur ekimenek, musikariek edota emakumeen borrokek izango dute lekua www.topatu.info atarian.

Egitasmoa aurrera ateratzeko gazteen parte-hartzea «ezinbestekoa» dela ohartarazi zuten. Horretarako, herri eta auzoetan egiten diren ekimenen berri emateko, topatuinfo@gmail.com helbidera mezua bidaltzea nahikoa izango da. Gainera, webgunean agertutako albiste oro Twitter eta Facebook sare sozialen bidez ere zabalduko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo