GARA > Idatzia > Kultura

Xabier Legarretak lortu zuen Sunbillan finalaurrekorako txartela

GARA |

Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren azken laurdena jokatu zen atzo Sunbillan. Ulibeltza elkartea bete egin zen bertaratu ziren 100 bertsozale ingururekin.

Lehenengo Xabier Legarreta aranoarra sailkatu zen 414,5 puntu bilduta eta bezperan Arkaitz Goikoetxeak egin bezala (427,5 puntu), finalaurrekoetara zuzenean sailkatzea lortu du.

Gainerako sailkapena honela gelditu zen: Iñigo Ibarra (385), Iñaki Aleman (375), Aritz Saragueta (357), Ekaitz Astiz (334) eta Egoitz Gorosterrazu (330,5).

Datorren asteburuan saio bakarra izango da. Igandean jokatuko da Agoizko kultur etxean eta bertan izango dira Ander Fuentes Itturri, Migel Mari Elosegi Luze, Saioa Alkaiza, Diego Riaño, Oskar Estanga eta Jose Luis Barberia Zili.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo