GARA > Idatzia > Kultura

Iparragirreren bertso-paperak, Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazurekin

Bilbo Zaharra Forum-en barruan, herri literatura ardatz hartuta egiten ari diren literatura jardunaldietan bigarren saioa izango da gaur arratsaldean. 19.00etatik aurrera, Bilboko Plaza Barriko Euskaltzaindiaren egoitzan, Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazuk Jose Maria Iparragirreren (Urretxu, 1820 - Ezkio-Itsaso, 1881) bertso-paperak izango dituzte mintzagai, hala nola «Gernikako arbola» kantu ezaguna, «Zibilak esan naute», «Ume eder bat» eta «Agur Euskalerria». Bertsoak aurkezteaz gain, urretxuarraren olerkiak kantatzeko aukera ere izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo