GARA > Idatzia > Kultura

Musika industriaren lanpostu ugari kolokan, laguntza jaso ezean

Euskal Herrian musika industriak bizi duen egoera larria dela-eta, 45 enpresa inguruk Euskal Herriko Musika Industriaren Plataforma (EHMIP) sortu dute. Krisi garaian murrizketa bortitzenak kulturak jasaten dituela salatzen dute eta ez dute ulertzen instituzioek beste sektore batzuk laguntzen dituzten bitartean eurak albo batera uztea. Orain arteko ekimenak mantentzeko eskatzen dute eta konponbidea bilatzean euren iritzia ere kontuan hartzea nahi dute.

p040_f01_199x128.jpg

Ane ARRUTI | BILBO

Isiltasuna eta iluntasuna. Horixe da euskal musikaren industriarik gabe gelditzen dena. Horrela irudikatu nahi izan zuten atzo Bilborocken bildutako sektore honetako 45 enpresa ingurutako ordezkariek. «Zure musika, gure lanbidea» lelopean sortu dute Euskal Herriko Musika Industriaren Plataforma (EHMIP) eta gizarteari eta, batez ere, instituzioei mezu zuzena helarazi nahi izan zieten: industria sektore bezala errekonozitzea eta, krisi garai hauetan, murrizketa bortitzenak kultura arloan egin ordez (%30-70 jaitsi dira aurrekontuak), murrizte horiek modu ekitatiboan banatzeaz gain, sektoreari laguntza eskaintzea.

Sektore guztiz «atomizatua» izan arren, gaur egun ehun enpresatik gora biltzen dituela adierazi zuten. Horiek mila enplegu zuzen sortzen dituzte (ekoizpen enpresak, agentziak, management, kontzertu-aretoak, diskoetxeak, grabazio-estudioak, teknika eta azpiegitura enpresak...), eta horiez gain, 500 musikari profesional, ikuskizun-teknikoak eta makina bat zeharkako enplegu dago jarduera honekin harremanetan. «Ez dakigu zenbat, baina badakigu lanpostuak galtzen ari direla. 2010. urte gogorra espero dugu, enpresak ixten joango dira», esan zuen Jose Angel Serranok, Producciones Serranoko arduradunak.

Plataformako parte dira, besteak beste, ABS Iluminación, Ama Lur, Arlan, Audiomic, Baga Biga, Balea Musika Ideiak, Discos Suicidas, Gazteok, Kap produkzioak, Radiation, Txalupa eta Ingunza Audiovisual. Atzokoa izan zen EHMIPren lehenengo aurkezpen ofiziala baina iazko irailetik ari dira lanean. Igor Otxoak, Oreka TX-ko eta EUPREL euskal promotoreen elkarteko kideak irakurritako manifestuan, euskal musika industriaren sektorea «langile profesionalez eraturik dagoela» aitortu zuten, «urterik urte jarduera horretan espezializatu egin direnak. Hori dela eta, gizarteari eta ordezkari politikoei gogora ekarri nahi diegu eszenan agertzen den musikari bakoitzeko, gutxienez hamar pertsona ari direla lanean musikaren magia plazaratzeko: promotoreak, soinu eta argi teknikariak, muntaiaren, segurtasunaren, administrazioaren eta komunikazioaren arduradunak...».

Bestalde, krisi garaietan kaltetuena kultura izan ez dadila eskatu zuten. «Jakin badakigu gure jarduera saio berrietara moldatuko dela, baina errespetua eta laguntza eskatzen ditugu bide berri honi ekiteko ezinbestekoak diren baldintzak kontuan harturik». Izan ere, egoera hauetan ematen diren irtenbideetan «sekulako aldea» dagoela salatu nahi izan zuten. «Nola izan daiteke auto eta altzairuen industriari laguntza zuzenak ematea, euskal musika-industria baztertzen den bitartean? Kontuan izan gure lanak badituela ezinbesteko onura immaterialak, baita gure ekonomian islatzen diren etekin bikainak ere. Gure musikagintzan inbertitzea errentagarria izateaz gainera, beharrezkoa da». Murrizketak ezinbestean egongo direla ulertzen dutela aitortu zuten, baina beste sektoreetan baino «bortitzagoak» direla salatu zuten.

Konponbideak

Aurrera begira, soluzioen bilaketan parte hartu nahi dutela adierazi zuten. «Eskua luzatzen dugu konponbideak bila ditzagun, egoera zail honetan. Gure burua eskaintzen dugu hausnartzeko eta alternatibak aurkitzeko, datorkigun paisaia berriari aurre eginez». Bide horretan, eskaera garbia egin zuten: «Aurreneko urratsa izan dadila gaur martxan dauden programa musikal guztiak bertan behera ez uztea eta gure iritzia kontuan izatea jarduera honen partaide baikara».

Dagoeneko hainbat bilera egin dituzte instituzioekin, horien artean, Gipuzkoa eta Arabako Aldundiak, Eudel eta hainbat alderdi politiko. Ezezkorik ere jaso dute, salatu zutenez, PSEk, EAk eta Bizkaiko Aldundiak ez diete euren eskaerari erantzun. Nafarroako instituzioekin ere harremanetan jartzeko asmoa dute. Bilera horietan sektoreari buruzko «ezjakintasun handia» topatu dutela esan zuen Otxoak. «Enpresa txiki asko gara eta lanpostu asko sortzen ditugu. Baina ez dira kontziente benetan daukagun garrantziaz eta guretzat krisiak suposatzen duenaz. Lehenengo harremana izan da eta espero dugu proposamen zehatzekin jarraitzea». Aurrerantzean, bestelako arazoei ere heldu nahi die plataformak. «Krisiak gogor jotzen gaituen momentu konkretu honetan sortu da baina kontziente gara Euskal Herrian kulturaren arazoa hortik harago doala. Espero dut etorkizun batean, euskal musika eta kulturan ditugun arazo sakonei aurre egiteko balio dezakeela», gaineratu zuen Otxoak.

El directo, motor del sector en el estado

La Asociación de Promotores Musicales del Estado español presentó ayer también su «Anuario de la música en vivo 2010», en el que se destaca el directo como el motor de la industria en la última década dentro de un panorama en el que «la música grabada está cambiando», según afirmó en Madrid su presidente, Pascual Egea. En opinión del periodista Diego A. Manrique, «el consumidor es el que va a tener el poder» porque «la música no está en crisis». Lo que no funciona, añadió, es el «modelo».

Prueba de ello, en el anuario destacan datos como que en el año 2008 se celebraron 144.859 conciertos (frente a los 71.045 del 2000) que tuvieron 33.423.839 espectadores (21.863.653 personas en el año 2000). Estos eventos recaudaron 150.185.629 euros en 2008 (69.917.463 euros en 2000). Unas cifras que responden a la pregunta de «hacia dónde va la música», según explicó Carlos del Amo, director del Anuario de la APM, asociación que agrupa un 80% de los conciertos de iniciativa privada del Estado.

Aunque el número de festivales se ha reducido ligeramente -de 799 en 2004 han pasado a 755 en 2008- por la crisis económica, se han afianzado citas como el Primavera Sound de Barcelona, el Womadrid de Madrid o el Estrella Levante SOS 4.8 de Murcia que compiten con el mítico FIB. Los conciertos más sonados del pasado año fueron el de Bruce Springsteen, que recaudó más de 23 millones de euros; Madonna, quien consiguió casi 16 millones con sus actuaciones, y la gira «360°», de U2, con más de 14 millones.

La profesionalización del sector y la mejora del directo en cuanto a sonido y comodidad son los grandes retos de los promotores, destacó Egea y Julio Martí, director de la promotora especializada en Jazz, CP Jazz. Para Martí, el sector es consciente de que el año 2010 va a ser «más duro» a causa de la crisis. Además, añadió que la SGAE sigue teniendo «una situación de privilegio» ya que «un 10 por ciento bruto de los ingresos del precio de las entradas» recae en ellos. GARA

LANPOSTUAK

«Gizarteari eta ordezkari politikoei gogora ekarri nahi diegu eszenan agertzen den musikari bakoitzeko, gutxienez hamar pertsona ari direla lanean musikaren magia plazaratzeko».

LAGUNTZAK

«Salatu nahi ditugu irtenbideak bilatzerakoan ematen diren sekulako aldeak. Nola izan daiteke auto eta altzairuen industriari laguntza zuzenak ematea, euskal musika industria baztertzen den bitartean?».

ARAZO SAKONAGOAK

«Kontziente gara Euskal Herrian kulturaren arazoa harago doala. Espero dut etorkizun batean, euskal musika eta kulturan ditugun arazo sakonei aurre egiteko balio dezakeela plataformak», esan zuen Igor Otxoa Oreka TX-ko kideak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo