GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

ARGIA Joseba Barandiaran.

Kilokotxo

Izenak eta hitzak nondik nora sortzen diren eta daramatzagun, beti iruditu zait gai deigarria.

Adibidez, pertsona izenen kasuan, Hegoaldean, nola erabaki behar izaten duen Euskaltzaindiak Joar bat edo Amets bat neska ala mutila (soilik!) izango den. Hitzen kasuan berriz, azkenaldian gehienak gailu teknologikoen bidez heltzen zaizkigu; izan DVD, Airbag, Ipod edo Software bezalakoak (...). Baina ederragoak dira, nabarmen, Andu Lertxundiri «lurmendu» hitzaz edo «ojalietan egon» esamoldeaz irakurriak; edo, berrikiago, Piter Ansorenak «txutxupe» hitzaz azaldutakoak.

Bada, nago gure txikia hitz batez erditu berri ote den, hiru urte besterik ez dituela. Txoko honetan uzten dizuet opari: hitza «kilokotxo» da eta «maite zaitut eta maita nazazu» esan nahi du aldi berean; elkarrenganako maitasun aldarri galanta. Berez Porrotxen «baina nik mimotxoak behar ditut, Pirritx!» leunaren parekoa, baina laburretik. Hitz itzela. Kilokotxo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo