GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Berezkoen Binakakoa

Sorhuetek eta Ozafrainek ere erakutsi dute txapela lortzeko gai direla

p038_f02.jpg

J.L.

Sorhuetek eta Ozafrainek bigarren postuan amaitu dute Berezkoen Binakako Txapelketako lehen fasea, atzo Ibarrolari eta Ducasouri 40 eta 27 irabazita. Galtzaileak, berriz, azken postuan geratu dira jokatutako partida guztiak galduta.

68 minutu iraun zituen partida ez zen txarra izan, lau pilotariak presiorik gabe aritu baitziren. Sorhuetek eta Ozafrainek bazekiten finalerdietarako txartela eskuratuta zutela, eta besteek, berriz, ez zutela aurrera egiteko inolako aukerarik. Beraz, lauak aritu ziren maila onean.

Markagailuak honako gorabeherak izan zituen: 10-1, 17-9, 27-13, 32-16, 38-23 eta 40-27. Saketik Sorhuetek zortzi tanto egin zituen, eta bi gutxiago Ibarrolak.

Sailkapena

Lehen fasea amaituta, Waltari eta Etxetok eskuratu dute sailkapeneko lehen postua jokatutako partida guztiak irabazita. Bigarren, berriz, Sorhuet eta Ozafrain izan dira jokatutako partidetatik bat galdu eta hiru irabazita. Hirugarren, Etxeberri eta Ezkurra bi partida irabazi eta bi galduta. Laugarren, Bielle eta Harizmendi hiru galdu eta bat irabazita, eta, azken postuan, Ibarrola eta Ducassou jokatutako lau partidak galduta.

Horiek horrela, datorren larunbatean Donibane Garaziko Garat trinketean jokatuko dute finalerdia Sorhuet-Ozafrain eta Etxeberri-Ezkurrak. Partida horretako garaileek hemendik bi astera jokatuko dute final handia Waltariren eta Etxetoren aurka Baionako Moderne trinketean. Waltari eta Etxeto dira aurtengo faborito nagusiak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo