GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

BERTSOLARITZA

Bertso afari-txapelketa alde batetik eta kuadrillen arteko lehia bestetik

Etxarri Aranatzeko Karrikestu elkarteak BAT izeneko ekimen berria antolatu du, Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa. Ipar Euskal Herriko, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako bertsolari bana eta Nafarroako bi izango dira -Odei Barroso, Eneko Lazkoz, Aitzol Barandiaran, Jone Uria, Jon Elizetxe eta Iñaki Viñaspre- bapo afaldu eta giro onean egingo den txapelketa honetan. Arabako bertsozaleek, bestalde, igandean Kuadrilla arteko Bertso Txapelketaren bigarren finalerdian dute hitzordua. Aurrez aurre Kakiturri-Ehari (Gasteiz) eta Aiaraldea (goiko argazkian). Aurreko asteburuan Zigoitian bezalaxe, aretoa bete nahi dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo