GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

BERTSOAK

Igandean erabakiko da Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketako finala

Igande honetan ospatuko da Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketako hirugarren eta azken finalerdia. Aiaraldeko Altubepekoak (irudian) eta Aramaioko taldea izango dira nor baino nor. Pasa den astean jokatutako saioan Kakiturri-Ehari taldea izan zen garaile, eta, beraz, oraingoz honela dago finalerako sailkapena: Aramaioko taldeak puntu bat, Kakiturri-Ehari taldeak beste puntu bat eta Amurrioko Altubepekoak punturik ez. Amurrion erabakiko da honenbestez zein diren maiatzaren 8an Gasteizen jokatuko den finalean izango diren bi taldeak. Saioa 17.30ean hasiko da, herriko aretoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo