GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Peio Garcia de Eulate eta Karlos Garcia de Eulate

Herri Urrats 2010 Gasteizen

-Joango al gara Herri Urratsera alabekin?

-Ondo, baina autobusez joaten bagara, hobe izango da, han aparkatzeko arazoak... izango baititugu.

-Beno ba, deituko dut nik.

A ze sorpresa hartu nuen deiak egiten hasi nintzenean....

Hala Bedi-ra deitu eta ez zekiten ezer, AEKn ideiarik ere ez zuten, Ikastolen Elkartean zeri buruz ari nintzen ere ia ez zekiten, Armentia Ikastolan beste hainbeste....

Bezperan lagun batek, Amurriotik autobus bat aterako zela esan zidan. Ez dakit noren ardura izango den, guztiona seguru aski, horrelako esfortzu «erraldoia» egitea (autobus bat antolatu eta iragarkia jartzea). Herri Urratsek ez dituela bere helburuak bete irakurri nuen hurrengo egunean prentsan eta honen inguruan hausnarketa bat egin beharra dugula uste dut.

Celaaren zain egon behar al dugu zerbait antolatzeko?

Izugarrizko erronkaren aurrean gaude Euskal Herrian, baina esnatzen ez bagara, zaila izango da aurrera egitea.

Pauso handiak emateko, txiki asko eman behar dira eta arestian aipatutakoa adibide txiki bat besterik ez da.

Lehen egiten bazen, orain zergatik ez? Iparraldeko ikastolentzat Herri Urrats oso garrantzitsua da aurrera egin ahal izateko eta hori guztion esku ere badago.

Izendatu ditugunak mindu nahi izan gabe, ea hurrengoan guztion artean Herri Urratserako autobus bat antolatzeko gai garen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo