GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ikerketa publikoa

Sarrikotapeako hondakinen zentroa biztanleen aburuaren zain bost astez

Sarrikotapean eginen den hondakinak balorizatzeko eta lurperatzeko zentroari buruzko inkesta publikoa abuztuaren 5era arte irekia da. Bil ta Garbi sindikatuak kudeatzen duen egitasmoak aurrera jarraitzen du, nahiz eta herriko Terre Verte elkarteak zentroaren kontra borrokan segitzen duen. Hondakinak baloritzatzeko eta tratatzeko gunea 2012rako irekitzea aurreikusia du Bil ta Garbik, baina erabaki horren abantailez konbentzitu beharko ditu bai biztanleak eta bai prefetura.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo