GARA > Idatzia > Ekonomia

Petrobrasek eta Repsolek petrolio-iturri berriak topatu dituzte Brasilen

GARA | BRASIL

Petrobras petrolio enpresa brasildarrak, -%90ean-, eta Repsol YPF taldeak, -%10ean-, osatzen duten kontsorzioak petrolio arrastoak aurkitu ditu Rio de Janeiroko itsasertzean, zehazki, Santos arroko ur sakonetan. Brasilgo merkatuaren ikuskatzaileari igorritako ohar batean, petrolioa 4.536 metroko sakoneran aurkitu dutela azaldu du Petrobrasek. Era berean, atariko ikerketek arroan kalitate oneko petrolio gordin arina metatuta dagoela iradokitzen dutela baieztatu du, baina «gordailuaren ekoizpen ahalmena, hedadura eta tamaina ebaluatzeko» beste zulaketa bat egin beharko dutela argitu du.

Santos arroa petrolio-baliabide handiko Brasilgo hiru itsas eskualdeetako bat da, Campos arroa eta Espiritu Santo arroarekin batera. Bestalde, Repsol taldea, hiru arro hauetan meatze-nagusitasun handiena duen talde pribatua da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo