GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

ARTE EKITALDIA

Aurora Boreala «sortuko» du Ramon Aranzabalek Gau Magikoan

Ramon Aranzabal pintoreak Gau Magikoak izeneko performancea egingo du Jean Sibelius konpositore finlandiarraren musikan inspiratuta. Aranzabalek 17 margolan eskegiko ditu plaza inguratzen duten eraikinetan. Ekitaldian argi artifizialak, «Finlandia» poema sinfonikoa eta Musiraka dantza taldea izango dira. Musika, pintura, arkitektura, dantza, argiztapena eta herritarren parte-hartzea uztartuko ditu, eta horiek guztiak lotzeko elementua literatura izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo