GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

HARRI-JASOTZEA

Izetatarrak marka handi bat jartzeko prest daude

Jon LEUNDA

Izeta II.ak eta Izeta IV.ak, aitak eta semeak, marka gogoangarria egin nahi dute gaur Mañun, Sollube gainean dagoen auzoan. 100 kiloko bolarekin arituko dira txanda librean, eta 100 jasoaldi ahalik eta azkarren ematea izango da beraien erronka.

Izetatarrak sasoiko daude, eta horretaz baliatu nahi dute gerora apurtzea oso zaila izango den marka bat jartzeko. Biak elkarrekin primeran moldatzen dira, eta gaur 19.00etatik aurrera lan bikaina egiteko asmoarekin plazaratuko dira, horretarako prestatu baitira.

Harri-jasotzea bakarrik ez da izango, ordea, gaur. Izan ere, Urrezko Aizkorako Txapeldunen Ligako saioa jokatuko da Zornotzako Larrea auzoan, 12.30etik aurrera. Bertan Larretxea eta Olasagasti neurtuko dira. Nafarrarentzat lehen saioa izango da gaurkoa, eta gipuzkoarrarentzat, berriz, bigarrena. Sei proba jokatuko beharko dituzte guztira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo