GARA > Idatzia > Kirolak> Tour

Cavendishen garaipena, erlojupekoaren bezperan

Cavendishek xanpainez busti dezala Bordeleko garaipena

Haizerik ezak arriskua kendu zion etapari. Breschel, Pineau, Vaugrenard eta Oss-en ihesaldia izan zen esanguratsuena.

p030_f01_199x136.jpg

Arnaitz GORRITI

Ardoa da Bordeleko edaririk ezagunena, baina aurtengo Tourrean lortu duen laugarren garaipena xanpainaz busti lezake Mark Cavendishek. Columbia taldeko britainiarrak nahi izan zuen moduan hartu zituen menpean gainerako esprinterrak, eta bizikleta bat baino gehiagoko aldeaz, atzera begira, iritsi zen helmugara Cavendish.

Eskuarki, Columbiak tropelaren buruan eraman ohi du bere liderra azken metroetara. Atzo ezin izan zuen, ordea. Sky taldeak hartu zuen ardura, Edvald Boasson Hagen norvegiarrarentzat lanean. Alabaina, azken metroetan Sky-ko esprinterra hesien artean galdu zen Boason Hagen, eta errepidearen erdialdetik leku hobea hartu zuten Thor Husvhod-ek, Petacchi-k eta Cavendish-ek, denak ere elkarren gurpilean. Hiru horien artean, Lanpre taldeko italiarra abiatu zen inor baino lehen, bere aurkariak ezustean harrapatu nahian, baina britainiarrak berehala harrapatu zion gurpila, eta erraz utzi zuen atzean. Petacchi-k, dena den, badu zerekin poztu, erregulartasunaren maillot berdea jantzi baitzuen, Thor Hushvod-en kaltetan.

Atzoko etaparekin lasaitasuna iritsi zen tropelera, Pirinioetan izandako gorabeheren ostean. Haizeak jo izan balu, urduritasuna eta haize-babesen arriskua izan zitekeen, baina haizeak ez zuen jo eta, ondorioz, sailkapen nagusiko oilarrek gaurko erlojupekoari begira indarrak gordetzea deliberatu zuten. Azken kilometroetan aurrealdean ibili, erorketak saihestu, eta kito. Aurreneko postuetan dabiltzanen artean, Caisse d'Epargne-ko Luis Leon Sanchez izan zen arazoak izan zituen bakarra, gurpila zulatu zitzaion-eta. Dena den, ez zuen tropelean sartzeko izerdi handirik bota behar izan.

Ihesaldi kondenatua

Tourreko etaparik lauenetan gertatu ohi den moduan, bizi ekin zioten txirrindulariek egunari eta 14. kilometrorako, aurretik makina bat ahalegin izanagatik, eguneko ihesaldia antolatu zen. Matti Breschel (Saxo Bank), Jerome Pineau (Quick Step), Benoit Vaugrenard (FDJ) eta Daniel Oss (Liquigas). Laurek ere bazekiten arrakasta izateko ia ez zutela aukerarik, baina gogor jo zuten. Hala ere, Columbiaren lana dela-eta, ez zuten alde handirik lortu: lau minutu gehienez.

Hala ere, ez zeuden etsitzeko, Liquigas taldeko Daniel Oss gaztea batik bat. Bere hiru iheskideak tropelak irentsi arren, italiarrak gogor jo zuen, baita tropela estu hartu ere. Ezagun da, bai, ordekan bikain ibiltzen dela 23 urteko txirrindulari hau -aurtengo Gante-Wevelgen bosgarren amaitu du, eta hori ez da gutxi- eta 3,5 kilometro baizik ez ziren falta helmugarako tropelak harrapatzerako. Skyk egin zuen lanik handiena eta Cavendishentzat izan zen etapa. Gaur, berriz, Tourra erabakiko du erlojupekoak.

geldiezina

Mark Cavendish britainiarrak aurtengo Tourrean laugarren garaipena eskuratu zuen atzo. Erraz, atzera begira, airean gainditu zituen beste esprinter guztiak.

erlojupeko luzea

Bordelen hasi eta Pauillac-en amaituko da gaurko erlojupekoa. Espezialistentzat egokia dirudi, eta oso txarra Schleck eta Samuel Sanchezentzat.

Continúa el debate sobre el «fair play» en carrera

A raíz del parón instigado por Contador tras la caída del jueves de Samuel Sánchez, y tras la «indisciplina» de Carlos Sastre ante ello, se ha reabierto el debate sobre el fair play ante caídas y averías, que tanto está dando que hablar en este Tour. «Estamos haciendo del ciclismo una patraña de niñatos», se quejaba Sastre en la meta del Tourmalet, al tiempo que recordaba que a él «nadie» le había esperado tras caerse. La otra cara de la moneda era, como cabe suponer, Samuel Sánchez, al que le faltó tiempo para dar las gracias al líder de Astana. «Quiero agradecer públicamente el gesto deportivo que ha tenido Contador mandando parar al pelotón y esperarme. Yo habría hecho lo mismo por él; es un caballero».

El parón «ordenado» por Cancellara camino de Spa tras una multitudinaria caída de, entre otros, los hermanos Schleck, el ataque de Contador -y su posterior vídeo pidiendo disculpas por ello- tras la salida de cadena de Andy Schleck en el Port de Balès, o el «regalo» del madrileño al luxemburgués en la cima del Tourmalet, han creado la controversia en un Tour emocionante, aunque en exceso políticamente correcto.

A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo