GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Joseba Barriola

Deiak eta aldatu beharrekoak

Hilabete honetarako deialdi multzo bat eginda dago: greba orokorra Estatu frantsesean (irailak 7); manifestazioak Sarkozyren politika arrazistaren aurka (irailaren erdialdean); CES-ek (Coordination Europeenne de Sindicats) deituriko mobilizazio europarrak, Bruselan nagusia egingo delarik; greba orokorra Grezian eta Espainiako Estatuan.

Ez dakit Errumaniatik Portugaleraino eta Finlandiatik Italiaraino zer dagoen prestatuta, baina Europak hartu dituen neurri komunen ondoren (bankuen salbazioa eta herstura plan gogorrak ezartzea), Europa mailako erantzuna elikatzea interesgarria da. Interesgarria itotzen eta zanpatzen gaituen tiraniatik, Kapitalaren tiraniatik, askatzen hasteko.

Imajinatzen, gainera, zein interesgarria litzatekeen Europa kapitalista ahul eta apuratua Afganistandik irten beharrean, Israeli ezin lagunduz, Afrikako kontrol militarrari ezin eutsiz, Hegoamerikarekin operazio politiko neoliberalak ezin eginez...?

Gainera, amets erraldoi honek izan dezake gaur egun gorputz materialik! Eta amets egina osasungarria da. Arrisku bakarra da amets ez egina.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo