GARA > Idatzia > Kultura

DONOSTIA

Harkaitz Cano eta Edorta Jimenez izango dira Poesia Orduetan

Edorta Jimenez eta Harkaitz Cano idazleek errezitaldiak eskainiko dituzte gaur eta bihar Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Poesia Orduak jardunaldien karietara antolatutako errezitaldiak izango dira, atzo Donostia Kulturak azaldu zuenez. Gaur, 20.00etatik aurrera, Harkaitz Canorekin batera Beñat Barandiaran arituko da gitarrarekin eta «Sidecar arima» aurkeztuko dute. Ordu berean, Edorta Jimenez izango da bihar errezitatzen, Rafa Rueda musikariarekin batera. «Haragizkoa» emanaldia aurkeztuko dute eta Omar Nabarroren poesia errepasatuko dute. Azken urteetan Euskal Jaien baitan ospatzen dira Poesia Orduak Donostian. Sarrera doakoa izango da tokiak bete arte eta Victoria Eugeniako leihatilan bertan jaso beharko dira errezitaldi bakoitza baino lehen, 17.00etatik aurrera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo