GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Berezkoak

Lau bikote neurtuko dira Sarako Pleka Torneoan

J.L. I

Udako azkeneko torneo handia jokatuko dute astelehenean eta asteazkenean Saran: Pleka Txapelketa. Aurreko urteetan hiru egunetan jokatu izan da lehiaketa, baina aurten bitan jokatuko da. Bi finalerdiak astelehenean jokatuko dira, eta finala, asteazkenean.

Etzi, 17.00etatik aurrera, Ibarrola eta Harizmendi Waltariren eta Lazkanoren aurka neurtuko dira. Hori amaitutakoan, Alfaro-Ezkurra Lanbert-Etxeto bikoak izango dira aurrez aurre. Bi finalerdietako irabazleak, asteazkenean, 18.30etik aurrera neurtuko dira final handian.

Bikote orekatuak jarrita daude, baina Waltari tartean bada beti izaten da faborito, baina hasteko, finalerdi gaiztoa izango du. Lauretako edonork lor dezake txapela, ez dago faborito garbirik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo