GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

AIZKORA

Floren Nazabal Txapeldunen Ligako lehen postuan, gero eta sendoago

J.L. I

Urrezko Aizkorako Txapeldunen Ligan, Floren Nazabal lehen postuan gero eta sendoago dago, astean zehar jokatu duen proba irabazi egin baitu.

Etxarrikoak gainditu ditu abuztuan gerrian izan zituen arazoak, eta Donato Larretxea mendean hartu zuen Alonsotegin. Proba guztietan garaile atera zen, eta 15.49 denbora behar izan zuen lanak amaitzeko. 17.18 izan zen Larretxearen denbora.

Urdulizen, Arrospidek mendean hartu zuen Larretxea, nahiz eta honek gerriko arazoekin amaitu zuen. 20 minutu eta 9 segundoan burutu zituen lanak, eta 23.42n Larretxeak. Ordizian, Lopezek irabazi zion Olasagastiri. 16.43 izan zen Lezaungoaren denbora eta 17.10, berriz, Igeldoko aizkolariarena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo