GARA > Idatzia > Mundua

«Ayodhya auziak» musulmanen eta hinduen arteko etena agerian utzi du

Alde guztiak gustura utzi nahi izan zituen ebazpena hartu zuen atzo India iparraldeko epaitegi batek, hindu eta musulmanentzat sakratua den gune erlijiosoaren inguruan. 1992. urtean 2.000 lagunen heriotza eragin zuten istiluen sorburua izan zen Ayodhya eremua eta, orain, bi erlijioen ondare dela esan dute epaileek. Agintariek, istiluen beldur, lasaitasunerako eta bakerako deia egin zuten arren, batzuek zein besteek helegitea aurkeztuko dutela iragarri zuten.

p016_f01_148x140.jpg

GARA

Ayodhyako gune erlijiosoa, hinduentzat zein musulmanentzat gune sakratua eta liskar ugariren iturri izandakoa, aurrerantzean batzuek eta besteek erdibanatu egin beharko dutela agindu zuen atzo Uttar Pradesh Estatu indiarreko auzitegi batek.

Epaiaren arabera, eremua hiru zatitan banatuko da. Horietatik bi hinduentzat izango dira (bi hindu talderentzat bana) eta hirugarrena, musulmanei dagokie. Erabakiak ez ditu aldeak ase utzi, eta helegitea aurkeztuko dutela iragarri zuten guztiek.

Babriko meskita zegoen Ayodhyako gunean, 1992. urtean muturreko hinduek suntsitu zuten arte. 1947an independentzia aldarrikatu zenetik izandako istilurik larrienak ekarri zituen gertakari horrek, eta 2.000 lagun inguru zendu ziren, horietatik gehienak musulmanak.

Agintariak beldur ziren epaiak ez ote zituen berriro ere liskarrak eragingo eta 200.000 polizia inguru atera zituzten kalera. Azken asteotan, erabakia jakinarazteko eguna hurbildu ahala, 8.000 lagun inguru atxilotu dituzte, «prebentzio gisa», eta beste 55.000 inguruk agiri bat izenpetu zuten, datozen sei hilabeteotan istilurik eragingo ez zuten konpromisoa adieraziz.

Manmohan Singh lehen ministroak ere herritarren arteko lasaitasuna eta errespetua mantentzeko deia egin zuen ebazpenaren berri izandakoan.

Jatorria

Hinduentzat Ayodhya leku sakratua da, euren sinesmenaren arabera, bertan jaio zelako Rama jainkoa eta XVI. mendean Rama jainkoaren omenezko tenplua suntsitu ostean, inbasore musulmanek meskita eraiki zuten bertan.

«Hiru zati izango ditu guneak; musulmanei, hinduei eta [Ayodhyan finkatuta dagoen talde hindua:] Nirmhoi Akharakoei dagokie eremu horren jabetza», adierazi zuen epaileetako batek, auzitegiaren webgunean plazaratutako ohar batean. Aipatu banaketa gauzatzeko prozesua hiru hilabeteko epean abiatzea espero dutela gaineratu zuen. Ebazpenean parte hartu zuten hiru epaileetatik bi hinduak ziren eta hirugarrena musulmana.

Epaiaren berri izan eta berehala, hinduek zein musulmanek helegitea aurkeztuko dutela iragarri zuten.

«Auzitegiak hinduen sinesmenari eutsi dio [Rama jainkoa Ayodhyan jaio zela baieztatzen duelako], baina borroka ez da amaitu, eta afera Auzitegi Gorenera eramango dugu», adierazi zuen Nritya Gopaldas Maharajek, Hindu Ram Janam Bhoomi hinduen elkarteko kideak.

«Musulmanei esleitutako lur eremuaren jabetza aldarrikatuko dugu», zehaztu zuen eta haiei dei egin zien erabakia onar dezaten.

Babri Meskitaren aldeko Ekintza Batzordearen abokatuak AFP agentziari baieztatu zionez, musulmanek ere epaileen ebazpenari helegitea jarriko diote.

PREBENTZIOA

BBC-k azaldutakoaren arabera, telefono mugikor bidez mezu laburrak bidaltzea galarazi dute agintariek, eta telebista kateei liskarrak eragin ditzaketen irudiak saihestea eskatu diete.

Cuando la política manipula la religión

El «caso Ayodhya» es un claro ejemplo de cómo la religión puede ser manipulada para obtener réditos políticos y aumentar las rentas en las urnas.

El conflicto en cuestión, como relata la agencia Fides, parece a primera vista estrictamente jurídico-religioso: dos comunidades de creyentes que reclaman el derecho a construir un templo en el mismo lugar. Pero el caso ha servido para el lanzamiento a la arena política del nacionalista Baratiya Janata Party (BJP, Partido del Pueblo Indio), que en menos de 20 años ha conseguido llegar hasta el Gobierno federal de la vasta nación india.

En 1984, el movimiento fundamentalista hindú VHP formó un comité para «liberar» lo que se define «el lugar de nacimiento de [del dios hindú] Rama» con el fin de construir un templo en su honor. El BJP abanderó entonces una campaña contra la mezquita, con lo que su popularidad aumentó del 7,1% al 21,1% en tan sólo unos años. Al poco de ganar las elecciones estatales en 1991, extremistas hindúes destruyeron la mezquita de Babri, dando lugar a enfrentamientos entre ambas comunidades, con un saldo de 2.000 muertos.

Desde entonces, no han faltado escaladas puntuales de la tensión -algunas con cientos de muertos- religiosa. La polémica termina en los tribunales, pero el fallo de ayer no parece que suponga el final. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo