GARA > Idatzia > Kultura

KOMIKI AZOKA

G. Shelton, F. Peeters eta S. Immonen, Getxoko Komiki Azokako gonbidatuak

Aurtengo Getxoko Komiki Azokan, ospe handiko artistak bilduko dira, eta horien artean Gilbert Shelton, AEBetako underground komikigintzako egile nagusienetakoa; Frederik Peeters, Europako komiki berriaren ordezkaria; eta Stuart Immonen, Marvel eta DC argitaletxe handien serie ospetsuetako ilustratzailea izango dira gonbidatuak. Hirurak azaroaren 26tik 28ra izango dira Getxon eta hainbat ekitalditan zein sinatze-txandetan jardungo dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo