GARA > Idatzia > Kultura

POESIA

Gabriel Arestiren Eguna ospatuko dute gaur Bilbon literatura topaketa batekin

Bilboko Udalak Gabriel Arestiren Eguna ospatuko du gaur, bilbotar poetari eskainitako literatura-topaketa batekin. Ekitaldia 19.30ean hasiko da, Bidebarrieta Kulturguneko ekitaldi aretoan, antolatzaileek adierazi zutenez. Aresti izango da Bilbaopoesia Bilboko Poesia Astearen irekiera jardunaldiaren protagonista. Poesia ziklo hau gaur hasiko da eta urriaren 24ra bitartean iraungo du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo