GARA > Idatzia > Kirolak> Gipuzkoa Basket

Lagun aro GBC

Sekula irabazi gabeko plazan, aurkari zuzenari gailendu nahian dira donostiarrak

MENORCA-LAGUN ARO GBC

A. G. I

Oraindik goiz da sailkapen nagusiak talde bakoitza non jarriko duen zehazki jakiteko, baina printzipioz, Lagun Aro GBCek eta Menorcak elkarri inguru-minguruka ibili beharko lukete. Ondorioz, bata bestearen aurkari zuzenak direla esan liteke.

Bada, joan den domekan aurreneko garaipena lortzeak ematen duen patxada aldean duela, eta Lorbekek eta Doblasek beren arazo fisikoak gainditu dituztela, talde gipuzkoarrak anbizioz ekingo dio gaurko norgehiagokari, are gehiago Menorca pabiloian sekula ere ez duela irabazi kontuan hartuta.

«Kanpoan irabazteak konfiantza ematen du eta etxean lasaiago jokatzen laguntzen du», adierazi du asteon Pablo Lasok, Lagun Aro GBCko entrenatzaileak. Menorcari buruz, «elkar ongi ezagutzen duten jokalariz osaturiko talde arriskutsua» dela onartu du.

Balearretako taldea menperatzeko giltzarriak «defentsa zorrotza eta erasoko erritmoa kontrolatzea» izango direla uste du teknikari gasteiztarrak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo