GARA > Idatzia > Kultura

Larunbatean Bilbon abiatuko da zazpigarren Literatura Eskola

A. B. | BILBO

Ibai Atutxa eta Maria Colera akuilari eta «Joxe Azurmendiren Manifestu atzeratua» berbagai hartuta, etzi ekingo dio Literatura Eskolak aurtengo ikasturteari, 10.00etan «Nabarra» aldizkariaren Bilboko egoitzan (Martzana kaia 11).

Urtero legez, gai oparo eta interesgarriak landuko dira aurten ere eskoletan, bertaratu nahi duen ororen partaidetza zabalarekin. Azaroaren 6an, esaterako, Tolosan, «Mikel Laboaren hizkuntzak» izango da berbagaia, eta Samuel Becketti buruz egingo du berba Beñat Sarasolak Errenterian, hain zuzen datorren abenduaren 18an.

Urteari hasiera emateko, nobela grafikoa hartuko du ahotan Harkaitz Canok Gasteizen (urtarrilak 15), kartzelako literatura jorratuko dute Jose Luis Otamendi eta Mitxel Sarasketak Ziburun (otsailak 19) eta Queer literaturaz ariko dira Iratxe Retolaza eta Ibon Egaña Donostian (martxoak 19).

Apirilaren 16an, Durangon, Juan Luis Zabalak «Punka eta literatura 80ko hamarkadan» izango du hizketagai eta maiatzaren 21ean, Iruñean, «Xabier Leteren poesiagintza» Jose Angel Irigarayk.

Larrabetzuko Literaturia hitzorduak itxiko du egitaraua ekainaren 3, 4 eta 5ean, baina ikasturtean izango da saio osagarri gehiago ere (antzerki emanaldi, irakurraldi...).

www.literaturaeskola.org atarian daude ikusgai guztiak.

Ficha

Lugar: Teatro Victoria Eugenia Club (Donostia).

Fecha: 21 y 22 de octubre.

Hora: 21.00

Precio de la entrada: 10 euros.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo