GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

ERRUGBIA Top 14

Bururik jaso ezinda darrai Avironek amildegirantz

Biarritz, berriz, haziz doa eta Brive 21-27 mendean hartu ostean laugarrena da.

Ander GARTZIA

Ez zen inondik inora ere Montpellier talderik samurrena sailkapena irauli eta horren beharrezko izaten hasiak diren puntuak pilatzen hasteko, baina zuri-urdinek ez zuten garaipena oso urruti izan eta abaguneak finitzeko punteria ezak utzi zituen beste behin ere saririk gabe (18-29).

Hugetek 76. minutuan burututako lasterketak norgehiagokaren bilakaera zeharo alda zezakeen, baina, metro gutxiren faltan, aurkariek jokalari zuri-urdina atzeman eta azken honek lurra jotzearekin batera uxatu ziren baionarren azken esperantza printzak. Hiru minutu geroago Dimitrik entsegua erdietsi zuen eta Top 14 ligaren goiko aldean jarraitzen du Montpellierrek 36 punturekin.

Baionarrek, hala ere, ederki ekin zioten partidari eta une oro erantzukizuna Boyet Benjaminen zigor kolpeetan lagata -berak lortu zituen baionarren puntu guztiak-, aurrea hartu zuten markagailuan.

Gajanek eta Lievremontek zuzenduriko mutilak, ordea, presioa eta urduritasuna gertutik pairatzen hasiak dira azken asteetan eta, hori, modu batean edo bestean, asko igarri zen zelai gainean. Denboraldi hasieran erakutsitako joko eta mailak ez du egungoaren antzik eta inoiz baino zailtasun gehiago topatzen ari dira baionarrak, batik bat zelaiaren azken metroetan.

Atzo, Racingnen aurka gertatu bezala, baionarrek ondo eutsi zioten lehiari denbora luzez, baina ez ziren gai izan aurkariaren defentsa sendoa gainditzeko. Hala, baionarrek bosgarren porrota erdietsi zuten erreskadan, hirugarrena etxean, eta sailkapeneko hamargarren postuan dira, aurrenekoengandik gero eta urrutiago eta amildegitik gero eta gertuago.

Hirugarrena, erreskadan

Bestelakoak dira kontuak, ostera, Biarritz aldean. Heineken Kopan lanak txukun egin eta gero, Top 14 ligan ere ezin finago ari dira zuri-gorriak. Jean Mixel Gonzalezek eta Jack Isaacek prestaturiko taldeak hirugarren garaipena eskuratu zuen jarraian, Agileratik kanpo Brive 21-27 mendean hartu eta gero, eta sailkapeneko laugarren postuan da orain, Tolosa liderrarengandik sei puntura.

Biarritzeko mutilek, ordea, maldan gora izan zuten partidari egin behar izan zioten aurre. Partidaren lehen hiru ordu laurdenak igaro ostean, Brive 21-12 zen markagailuan eta inork gutxik espero zezakeen frantziarrei garaipenak eskuetatik ihes egingo zienik.

Hala ere, Mignardi Arnaudek erdietsitako entseguak, aurrena, eta Traille Damienek lortutako dropak, hurrena, bete-betean sartu zituen Biarritzekoak norgehiagokan eta, hortik aurrera, jaun eta jabe izan ziren. Biarritzek gorantz egin zuen garaipenaren bila eta taldeko lan aparta erakutsi eta gero, saria jaso zuen Faure Florianek lortutako entseguari esker (21-24), nahiz eta gauzatzerik lortu ez.

Hortik aurrera, zuri-gorriak sendo agertu ziren atzealdean; aurkariek ez zuten kintze gehiago lortzeko betarik izan, eta Yachvili Dimitrik 71. minutuan gauzatutako zigor kolpeak gehiago mugiturik ez zen markagailua ezarri zuen. Biarritz bide onean da, beraz.

Bera Bera toma aire tras un triunfo plácido en casa

Pegamo Bera Bera logró un triunfo valioso ante el Sanitas Alcobendas por 32-20, el cual le permite encaramarse a la zona tranquila de la tabla clasificatoria. Tres ensayos tempraneros permitieron al Bera Bera encarrilar pronto el partido y tras el descanso consiguieron el punto bonus gracias a un nuevo ensayo de Nick Thomson en jugada personal. Con el carrusel de cambios en ambos equipos, Alcobendas mejoró en melé y acortó distancias mediada la segunda mitad (29-13 min. 65). Sin embargo, Bera Bera no estaba por la labor de dejar escapar unos puntos muy valiosos y un nuevo golpe de Mittoux acabó sentenciando el choque.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo