GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

TOP 14 Paris

Boyeten gidaritzapean, Aviron berriro ere garaipenen bidera itzuli da

STADE FRANÇAIS 20

AVIRON 24

J.L.

Unerik onenean itzuli da Aviron garaipenen bidera, azken porroten ostean, taldea eta zaleak zalantza batean baitzeuden. Azkenean baina, Ligako talderik handienetako baten zelaian erdietsi du garaipena.

Partida estua izan zen, baina euskaldunek norgehiagoka bikaina egin zuten. Lortutako hiru entseguei esker lortu zuten garaipena. Etxekoak aitzineratu ziren markagailuan zigor-kolpe bat gauzatu ostean. Hortik aurrera heldu zen euskaldunen lehen entsegua, Mazarsek lortutakoa, eta atsedenera joan aurretik bigarren bat ere gauzatu zuten, Huget-en eskutik heldu zena.

Bigarren zatian ere gauzak ez ziren gehiegi aldatu. Etxekoek partidari buelta eman zioten, baina Peyrasen entseguak gauzak bere lekuan jarri zituen. Atzokoan Boyet izan zen protagonista nagusia, berak lortu baitzituen puntu gehienak. Hiru entseguak berak gauzatu zituen, eta beste zigor-kolpe bat ere lortu zuen jaurtitzaile baionarrak. Partidako onena izan zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo