GARA > Idatzia > Kirolak

HARRI-JASOTZEA Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa

Aimar Irigoien da berriro ere irabazteko faborito nagusia

Errezilgo txapeldun handiarekin batera, Ostolatza, Lertxundi eta Telleria II.a neurtuko dira bihar, 12.00etatik aurrera Aldatzen jokatuko den finalean.
p038_f01.jpg

Jon LEUNDA

Aimar Irigoien da bihar, 12.00etatik aurrera, Aldatzen Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa irabazteko faborito nagusia. Joseba Ostolatza izango da errezildarraren aurkari nagusia. Aipaturiko bi kirolariekin batera, Lertxundi eta Telleria II.a arituko dira.

Harri-jasotzaile bakoitzak lau harri erabili beharko ditu. Hasteko, 175 edo 200 kiloko harri errektangularra erabili beharko dute. Horren ostean, zilindro kopa. 200 kiloko errektangularra jasotzen badute, zilindroak 175ekoa izan beharko du, edo alderantziz.

Zollon, berriz, Euskal Herriko lasto-jaurtiketako finala jokatuko da bihar, 12.00etatik aurrera. Bertan, Tubi, Fernandez de Retana, Ruiz de Aretxabaleta, Lopez, Galarregi, Perez, Pujana eta Arbenoitz neurtuko dira.

Bestetik, gaur hasiko da Euskal Herriko Lauko Sokatira Txapelketa Arratzun, 17.00etan. 320 kilotan lehiatuko dira, eta lehen multzoan, Abadiño A, Sokarri A, Ibarra A eta Berriozar lehiatuko dira, eta B multzoan, Abadiño, Sokari B eta C, Ibarra B eta Barrundia neurtuko dira. Eta Jauntsaratsen, Nafarroako Txapelketako saioa izango da gaur 17.00etan. Gizonezkoen 590 kilotako lehen saioa jokatuko da, eta emakumezkoen 375 kilotako bigarrena. Lehenengoa Amaiurrek irabazi zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo