GARA > Idatzia > Kultura

ARRAKASTA

Getxoko 9. Komiki Azokak 20.000 bisitari jaso ditu

Getxoko 9. Komiki eta Manga Azoka bukatu zen igandean eta, guztira, 20.000 bisitari jaso ditu. Komikiaren zaleek bederatzigarren arteaz gozatzeko aukera izan dute jarduera anitzetan eta 80 salmenta-postuetan, Areetako Geltokia plazako karpan, antolatzaileek atzo adierazi dutenez. Ohi denez, ospe handiko egileak egon dira ekitaldian. Guztiak «arras arrakastatsuak» izan diren sinatze-txandetan izan dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo