GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Aviron European Challenge

Zuri-urdinek beharrezkoak dituzte garaipena eta puntu gehigarria

J.L.

Avironek European Challengen aurrera egiteko aukera handiak ditu, baina horretarako garrantzitsua izango litzateke gaur Italian, Cavalieriren zelaian, garaipena lortzea, eta horrez gain, erasoko puntua ere bai. Norgehiagoka 13.30ean jokatuko da.

Bi talde hauek pasa den astean neurtu ziren Baionan. Orduan zuri-urdinek sekulako astindua eman zieten italiarrei, eta bost puntuak batzeko modua egin zuten. Lapurtarren entrenatzaileek ez dute gehiegizko konfiantzarik nahi, eta pasa den astean Biarritzi Italian gertaturikoa ekarri dute gogora. Horregatik, hasieratik aterako dira erasora, ahalik eta entsegurik gehien lortzera, baina atzealdean hutsik egin gabe, garaipena beharrezkoa baitute.

Avironek aurten itxaropen eta ilusio handia jarri du lehiaketa honetan, eta helburua ahalik eta urrutien heltzea izango da. Horretarako, jokatzeko moduan diren jokalaririk onenak aterako dira hamabostekoan Lapurdiko hiriburuan ez baitute ezusterik nahi.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo