GARA > Idatzia > Kultura

Parisko Sustraiak-Erroak elkarteak jaso du Eusko Ikaskuntzaren ENE saria

p042_f02_148x92.jpg

GARA | DONOSTIA

Eusko Ikaskuntzak urtero ematen dio ENE saria euskararen eta euskal kulturaren alde lan egiten duen Euskal Herritik kanpoko erakunderen bati. Errekonozimendua jasotzen azkena Parisko Sustraiak-Erroak elkartea izan da. Atzo, Donostiako Miramar jauregian ospatu zen ekitaldian, Eusko Ikaskuntzako presidente Jose Maria Muñoak Sustraiak-Erroak elkarteko Iñigo Leturia presidenteari eman zion saria. Elkarteak onarpen publikoa jasotzeaz gain, Nestor Basterretxea artistak diseinatutako anagrama eskultorikoaren erreprodukzioa jaso zuen.

Sustraiak-Erroak elkartea 1981. urtean sortu zen eta gaur egun Parisen du egoitza. Jarduera katalogo zabala garatzen du, kideen lan boluntarioei esker eta euskalduna dena hiriaren bizitzan txertatzeko ikuspegiarekin. Gainera, antolatzen dituen euskalduntze ikastaroez gain, hizketaldiak eta euskal kulturarekin lotutako ekintzak eta tailerrak ere eskaintzen ditu.

Iaz, North American Basque Organization-ek jaso zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo