GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Joxemari Ostolaza. ARGIA

El tío Bareño

Xabier, Omaetxebarria amaren aldetik. Berrogeita hiru urte eta erdi joan dira ezagutu nuenetik, ekain epel batean ate bakarreko langile taberna bateko mostradorearen punta talai. Bertako hurbileneko mahaian eseri ginen, bera paretari bizkar emanda ni berari begira. Nire aldean adintsua zen, burusoiltzen hasia. Handik gutxira jakin nuen bere izena, hedabide guztiek eman zutena. Orduan ikasi nuen Gernikakoek, gurekin baino, eibartarrekin eta elgoibartarrekin zutela antza mintzatzean. Tokatu zitzaigun barnetegi berean kurtsoren bat pasa beharra.

Edozein kiroletik urrun, gu gazteagoak zaintzea maite zuen. Gogoan dut bere eskirik gabeko eskiatzaile ibilera hura, geldoa, ez zeraman motxilak enbarazo egingo balio bezala. Kartzelan urteak egin ondoren, Espainiako ejertzitoak Afrikara igorri zuen zigortuta. Gasteizko HBk eta Cegasako LABk izan zuten bere berri, bertan egin zituen ondorengo urteak jubilatu arte. Arteagan bizi zen. Urruñan izan ditugu haren bisitak, baina hilabete luzetan konpartitu ziegak ez nau abandonatzen bera barnean dudala, hain kantari txarra izanik zergatik iritsi nintzen hainbeste estimatzera oraindik orain ulertzen ez dudala utzi gaitu arrabots handirik gabe. Gernika eta Sastreria Bareño. Osaba Bareño.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo