GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hegazkin eta helikopteroen maniobra harrigarriak, Gernikako Merkatu plazan

p019_f02_139x092.jpg

GARA |

Gernikako Merkatu plazak ezohiko itxura hartu zuen atzokoan. Barazkiak eta gainerako jakiak alde batera utzita, aeromodelismo erakustaldi batek hartu zuen salmentarako erabili ohi den eremua.

Goizeko hamar eta erdietan hasi eta ordu bi eta erdiak bitartean, Gernika-Lumoko Merkatu plaza hegaldietarako eremu bilakatu zen. Ekimena RC Nervion taldeak antolatu zuen, Gernikako Udalaren laguntzarekin. RC Nervion taldeak aeromodelismo erakustaldia prestatu zuen eta, besteak beste, hegazkin eta helikopteroekin maniobra harrigarriak egiten dituzten pilotu iaioek hartu zuten parte.

Orotara, 50 bat hegazkin -elektrikoak, errekuntzakoak edota gasolinazko motordunak- eta helikoptero ibili ziren airean, Gernika-Lumoko Udaleko iturriek prentsa ohar baten bidez jakinarazi zutenez.

Baita tailerrak ere

Pilotu adituen erakustaldiaz gain, hain adituak ez direnentzako tailerrak ere izan ziren atzoko ekitaldian. Horien artean haurrentzako tailerrak izan ziren, baita eskala handiko hegazkinen erakusketa eta haurren hegaldi-lehiaketak ere. Gainera, hegaldi-lehiaketetako ikus-entzunezkoez eta «indoor» hegaldi erakustaldi ikusgarri batez gozatzeko aukera ere izan zuten Merkatu plazaraino gerturatu ziren lagunek.

Ikusleen gozamenerako, irrati-kontroleko adituen aparatuek irudi ikusgarriak, birak, igoerak, goitik beherako jauziak edota itzulipurdi sinestezinak egin zituzten helikoptero zein hegazkinek, pilotuen laguntzaz, noski.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo