GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

Telebistarako aplikazio berri bat iragarri du Yahoo-k elkarreragina hobetzeko

 

EUROPA PRESS | MADRIL

Ikus-entzuleek telebistako programekin elkarreraginean jarduteko aplikazioa aterako du aurki Yahoo! konpainiak. Yahoo! Connected TV plataforman izanen da, Consumer Electronics Show (CES) Las Vegaseko azokan azaldu dutenez. Adibidez, reality show-etako parte-hartzaileen alde bozkatzeko aukera emanen duten aplikazioak sortuko dituzte, eta pertsonaiei buruz informazio gehiago lortzeko eta erosketak sarean egiteko modua ere izanen da. Elkarreragina bultzatzeko aplikazioak denbora errealean ikusleekin bat egitea ahalbidetuko die, iragarkiek edo babesleen tarteek iraun bitartean.

Aplikazio hau AEBetan aukeratutako telebista kate batzuekin eta iragarleen marka batzuekin batera plazaratuko dute. Zehazki, CBS, HSN eta Showtime kateekin elkarlanean ari da Yahoo!. Ford, Mattel eta Microsoft ere ari dira konpainiarekin aukera interaktiboak euren telebistako iragarkietan sartzeko ahaleginean.

Bertze aukera batzuen artean, zuzenean ematen ari diren programan agertzen den edozein produktu erosten ahalko dute HSNko ikusleek, baita eguneko eskaintzen berri izan ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo