GARA > Idatzia > Kultura

«Literaturaren zubitegia» datu basea berrituta dakar «Armiarma» atariak

GARA | DONOSTIA

Euskal idazleei eta euren lanei buruzko informazio zabala eskaintzen duen armiarma.com atariak, «Literaturaren zubitegia» gunea berritu egin du. Atal hau ze- hazki euskal literaturaren entziklopedia txiki baten modukoa da.

2004ko apirilaren 1ean abian jarri zen webguneak datuak eguneratu egin ditu, idazle, argitalpen eta kritiken zerrenda dexente luzatuz. Esaterako, orain arte 637 idazleri buruzko datuak zeuden bertan kontsultatzeko, eta orain, berriz, 823 dira.

Liburuen zerrenda ere luzatu egin da. Hala, aurretik zeuden 3.091 izenburuetatik, 3.861 liburu aletara iritsi da. Halaber, eta estekei dagokienez, bikoiztu baino gehiago egin dira. Izan ere, lehen 2.024 zeuden kontsultatzeko, eta orain, berriz, 5.254.

Nolanahi ere, kritikek izan dute eguneraketa adierazgarriena: 678 kritika zeuden atala berritu aurretik, eta orain, berriz, 3.670.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo