GARA > Idatzia > Kirolak> Athletic

Aurreneko itzuliaren amaieraren atarian

Susaeta osatu denean, David Lopezek hartu du min

Kontratu luzapenean «ezer berririk» ez dagoelako, «jokatzen jarraitzea» da Koikiliren kezka bakarra.

p040_f01.jpg

Arnaitz GORRITI

Aurreneko itzuliko azkenengo partida ari da prestatzen Athletic, zapatuan Santanderreko Racing-en aurka, hain zuzen. Ordurako litekeena da Joaquin Caparrosek Markel Susaeta jokatzeko moduan izatea. Kopako Bartzelonaren aurkako neurketan kolpe bat hartu zuen erdilari eibartarrak eta ondorioz ezin izan zuen Malagan jokatu. Atzoko entrenamenduan arazorik gabe aritu zen eta ziurrenik larunbaterako prest izango da.

Zoritxarrez, talde zuri-gorriaren erietxea ez dago hutsik. Izan ere, Susaetaren beraren lekua bete ohi duen David Lopez lesionatu baitzen atzo. Xabi Castillok nahi baino sarrera gogorragoa egin zion errioxarrari eta orkatila okertu zion. Bere kideek baino lehen utzi behar izan zuen entrenamendua eta arratsaldean Athletic-eko mediku zerbitzuek orkatila bihurritua duela adierazi zuten ohar baten bitartez. Ikusteko dago lesioaren eboluzioa eta zenbat denbora beharko duen berriz ere entrenatzen hasi eta Caparrosen deialdietan sartzeko. Printzipioz, uste baino arinago sendatu ezean, badirudi ezingo duela Racing-en aurka jokatu.

Lesionatuen inguruan, esan behar Ibai Gomez atzo itzuli zela Lezamako entrenamenduetara, urriaren 17an, Zaragozaren aurka, bere debuteko partidan, lesionatu eta hilaren 22an belauneko ebakuntza izan ostean. Santutxukoa Xabier Clemente prestatzaile fisikoarekin korrika aritu zen Lezaman.

Hobekuntza etxetik kanpora

Ligaren erdia ia joan den honetan, Koikili Lertxundi eta Iker Muniain gustura azaldu ziren bilbotarrek aurreneko itzulian egindako lanarekin, etxean batik bat. Hargatik, Otxandioko ezker hegaleko atzelariaren aburuz, «gure hobekuntzaren bidea etxetik kanpoko partidetan puntu gehiago pilatzea da. Eta ahal bada, hobeto jokatzea».

Athletic-ek hurrengo bi partidak etxean jokatuko ditu -bigarren itzuliko lehenengoa, Herculesen aurka, hilaren 24an, astelehena, 21.00etan izango da- baina Koikilik ez zuen urrunegi begiratu nahi. «Larunbateko partidarekin motibatu behar gara; hiru puntuek egoera onean jar gaitzaketela, alegia. Sailkapenean zatiketa ematen den unea oraintxe izan ohi da eta gaur egun, lehenengo hamar postuetan egoteagatik borrokatzea albiste ona litzateke guretzat», gaineratu zuen.

Bestalde, jakina da aurten amaitzen duela kontratua Otxandiokoak. Gai honen inguruan asteburuan GARAri adierazitakoa errepikatu zuen: «Ezer berririk ez dagoenez, ahalik eta partida gehien jokatzeko zentratu behar naiz. Zenbat eta gehiago jokatu, hemen geratzeko zein kanpoan lekurik aurkitzeko aukera gehiago izango dut».

Ocio y Ekiza postulan a ser los centrales titulares

El centro de la defensa del Athletic precisa algún retoque de cara al sábado. Mikel San José se perderá el partido frente al Racing de Santander por sanción, mientras que Fernando Amorebieta sigue lesionado. Así, sin los dos centrales titulares, la pareja que alinee Joaquín Caparrós saldrá del trío compuesto por Ustaritz, Aitor Ocio y Borja Ekiza. De hecho, el entrenamiento de ayer, fueron estos dos últimos los que participaron como teóricos centrales titulares.

Extraña, ciertamente, que el técnico utrerano pensara en un dúo compuesto por Ocio y Ekiza, ya que nunca han compartido cancha en un partido. El defensa iruindarra, que debutaba el pasado sábado frente al Málaga, compartió campo con Mikel San José. Ante la ausencia de éste, cierta lógica -la que dicta que es preferible apostar por una pareja de centrales que ya ha jugado minutos juntos, como es el caso de Ocio y Ustaritz- indicaría que sería una mejor idea buscar una línea defensiva más experimentada.

Por otro lado, el partido de San Mamés contra el Hércules se jugará el lunes 24 a las 21.00. A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo