GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Atxiloketa prebentiboa, xantaia psikologiko hutsa edo, zuzenean, ekintza propagandistikoa

Lehendabiziko unetik harrigarria izan zen Iraitz Gesalagaren eta Itsaso Urtiagaren atxilotzea, batez ere ETAk su-etena iragarri eta biharamunean gertatu zelako. Azkenaldian Barne Ministerio espainolak errepikatu duen leloari eusten dio ekintza honek: «Gobernu espainola ez dago inondik inora su-etenean». Lelo borobilak maite ditu Rubalcabak, eta leloak hornitzeko ekintza ikusgarriak bilatzen ditu. Zarauzko gazteen atxiloketa testuinguru honetan ulertu behar da. Alegia, atxiloketek ez dute zerikusirik justiziare- kin, baizik eta Rubalcabak hain gogoko duen «guda psikologikoarekin». Urtiaga izan da, zalantzarik gabe, azpijoko honen ondorioak larrien jasan dituena, aske geratu aurretik epailearen aurrean presio psikologikoa jasan zuela salatu baitzuen. Era berean, Gesalagak euro-aginduaren mehatxua jasan behar du orain, juridikoki erabat salbuespenezkoa den neurria. Lotsagarria da, beste behin ere, Estatu frantsesak auzi honetan erakutsi duen arduragabekeria. Operazioaren balorazioari dagokionez, epe motzeko helburuak lortu dituen zalantzagarria da; Euskal Herrian ez bederen. Epe erdira espainiar agintarien estrategia hau antzua da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo