GARA > Idatzia > Kultura

AIPAGARRIAK | LITERATURA

Itxaro Bordaren «Ezer gabe hobe» liburuaren aurkezpena

Euskal Kultur Erakundeak gure literaturako idazleen aurkezpenak egiten jarraituko du aurten. Bihar bertan izango da lehen hitzordua, Itxaro Borda eta 2009ko abenduan Susa argitaketxearekin atera zuen «Ezer gabe hobe» liburuarekin. Jatorriz Oragarrekoa, 1982an, Lucien Etxezaharretarekin batera, «Maiatz» literatur aldizkariaren sortzaile izan zen eta horren bidez, 1984an «Bizitza nola badoan» bere lehen olerki bilduma kaleratu zuen. 2002an Euskadi saria jaso zuen «100% Basque» eleberriagatik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo