GARA > Idatzia > Kirolak> Bilbao Basket

Manresak ez du Javi Rodriguezen beldurrik

A. G. I

Gaur 12.30ean Javi Rodriguezek ez du Bilbao Basketekin jokatuko. Bada, bizkaitarren aurkariak, Manresak, ez du bere jokalari ohiaren beldurrik zertan izan.

Katsikarisek sarritan esan du galiziarrak «lekurik ez» duela Fisher eta Jackson aurrean dituelako, eta litekeena da talde bizkaitarra berandu baino lehen uztea. CAI Zaragoza -Cabezasek min hartu ostean- eta Menorca bere atzetik ditu gainera.

Paco Vazquezek -Manresako beste jokalari ohi bat-, aldiz, jokatuko du, azaroan min hartu ostean. Miribillan asko maite dute Ibizakoa, eta ez zaio txalorik faltako aurkezpenean.

Bi aste etxetik kanpo

Bolada ona aprobetxatu beharko dute bilbotarrek. Manresa talde ahula da, eta Katsikarisenak, ligako aurreneko partidan bezala -59-86 nagusitu ziren-, erraz irabazi beharko lukete.

Bestetik, datozen bi neurketetan, Valentziari eta Real Madrili bisita egingo diote hurrenez hurren beltzezko gizonek. Nekez lor liteke hor garaipenik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo