GARA > Idatzia > Mundua

Hizbulah taldearen esku legokeen edozein gobernutaz aldendu nahi du Saad Haririk

Hizbulah taldeak babestutako Najib Mikatik aukera handiak ditu Libanoko lehen ministro izateko, baina Saad Haririk adierazi duenez, ez du onartuko talde xiita buru duen Gobernu batean parte hartzea.

p021_f01_165x154.jpg

GARA | BEIRUT

Kargua uztear dagoen lehen ministro libanoarrak, Saad Haririk, ez du parte hartuko Hizbulah eta haren aliatuen esku legokeen balizko gobernu batean.

Gobernu berriaren eraketari buruz eztabaidatzeko Michel Suleiman presidentearekin bildu baino lehen zabaldu zituen adierazpenok Haririk, komunikabideetara igorritako ohar baten bidez.

Hizbulahko buru Hassan Nasrallah-k igandean adierazi zuenez, batasun nazionaleko gobernua osatzerakoan ez luke inor kanpoan utziko, berak babestutako hautagaiak lehen ministro kargua lortuko balu.

Haririren alderdiak, aldiz, «Martxoaren 8ko hautagaia buru duen edozein gobernutan parte hartzeari uko egiten dio».

Suleimanek gaur eman behar luke ezagutzera nor izango den gobernuburu berria.

Hizbullahren babesa

Najib Mikati da, lehen ministro izandakoa eta egun diputatu dena kargua lortzeko aukera gehien dituena, Haririren betoaren gainetik ere, Hizbulah talde xiitaren babesa lortu ondoren.

Mikati babestuko duten berria Mohamad Raad Hizbulahko diputatuak eman zuen atzo, beste zehaztasunik argitu gabe.

Mikatik, 2005ean gobernuburu izandako enpresari sunitak, igande gauean aurkeztu zuen bere hautagaitza, jarrera «moderatu, zentrista eta adostasunezkoak» defendatzeko konpromisoarekin.

Michel Aoun buruzagi politiko kristauak, Walid Jumblatt drusoak eta Parlamentuko presidente Nabih Berri xiitak ere Mikatiren hautagaitzari sostengua adierazi zioten atzo.

Hilaren 12an batasuneko gobernua desegin zenetik krisi politiko larrian da Libano.

Orduan, Hizbulahko ministroek Exekutiboa utzi zuten, Rafic Hariri agintariaren heriotza aztertzen ari den Nazio Batuen Erakundearen auzitegi bereziaren lanak eragindako desadostasunen ondorioz.

Convocan un «día de la ira» entre acusaciones de golpe de Estado

Partidarios del primer ministro en funciones, acusaron a Hizbulah de llevar a cabo un golpe de Estado para poner a Líbano bajo control iraní y han convocado para hoy un «día de la ira».

«En cuanto al golpe de Estado que Hizbulah está perpetrando, es un intento para poner el cargo de primer ministro bajo el control del wilayto al-Fakih [la autoridad religiosa iraní]», señalaron en un comunicado.

En ese sentido, advirtieron de que cualquier persona que acepte su nombramiento como primer ministro por parte de Hizbulah para la formación de un nuevo Gobierno será considerada «un traidor» para su pueblo.

Todo apunta a que el ex primer ministro Najib Mikati, el candidato respaldado por Hizbulah y sus aliados, junto con el apoyo de otros bloques políticos, será el nuevo primer ministro en virtud a las consultas que está manteniendo entre ayer y hoy el presidente del país, Michel Suleiman.

Según informó la agencia libanesa ANI citada por Europa Press, partidarios de Hariri echaron a las calles en sus coches anoche en Sidón, al sur de Beirut, para expresar su apoyo al primer ministro saliente en medio de fuertes medidas de seguridad por parte del Ejército.

El mismo Mikati compareció ayer para llamar a los libaneses a mantener la calma. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo