GARA > Idatzia > Kirolak> Athletic

Europako postuetan finkaturik, Atleticoren aurkako norgehiagoka prestatzen ari da talde bilbotarra

Urko Vera iritsi berriaren aurreneko lan saioa Lezaman

Lemoan maila bikaina eman ondoren, talde zuri-gorriarekin sinatu zuen asteazkenean. Igandeko partidari begira, aldiz, David Lopezek Athletic-ek «etxetik kanpo indartsuago» behar duela adierazi zuen, onenen artean jarraitzeko.

p028_f01_148x104.jpg

Arnaitz GORRITI

Arrazoi askogatik egun berezia izan zen atzokoa. Athletic taldeari dagokionez, entrenamendua izan zuten, eta Lezaman jende asko bildu zen zuri-gorrien lan saioa jarraitzen. Izan ere, aspaldiko partez, aurpegi berri bat ikusteko parada baitzegoen. Urko Vera, hain zuzen.

Barakaldoko aurrelari gazteak asteazkenean sinatu zuen Athletic-ekin, denboraldiari Lemoa taldean ekin ostean. Hala, atzo burutu zuen lehoiekin bere aurreneko entrenamendua. Ongi ekin ere, nahiz eta ez duen askorik ardura, Joaquin Caparrosek antolaturiko partidatxo batean gola ere sartu baitzuen.

Bigarren B mailako golegilerik onena izan da bizkaitarra, 13 gol egin baititu. Talde zuri-gorriko bigarren taldeko fitxa izango du Verak, baina 10 partida jokatzea lortzen badu, aurreneko taldeko kide izatera pasatuko da. 2012ko ekainaren 30era arte lotu du Vera Athletic-ek.

Atzoko lan saioan minutu gehien jokatzen dituzten jokalariek lan taktikoa burutu zuten entrenatzailearekin. Bestetik, minutu gutxiago dituzten horiek, bezperan Zallaren kontra jokatu -eta 0-3 irabazi- zutelarik, erritmo lasaiagoan entrenatu ziren.

Esan behar Aitor Ocio arazorik gabe entrenatu zela atzo. Oinbularrean min hartuta zegoela-eta, Herculesen aurka deialditik at geratu zen atzelari gasteiztarra. Bada, hiru dira Athletic-eko erietxea betetzen duten lagunak: Ibai Gomez eta Jon Aurtenetxe batetik -hauek sendatzerako luze joko du oraindik-, eta Fernando Amorebieta, bestetik. Iurretako atzelaria bere kontura entrenatu zen atzo ere, nahiz eta bezperan kideekin aritu zen.

Atzoko lan saioko sustoa Iker Muniainek eman zuen. Aurrelari nafarrak kolpe pare bat jaso zituen, baina inolako garrantzirik gabekoak denak ere.

Etxetik kanpo indarra erakutsi

David Lopez eta Mikel San Jose azaldu ziren kazetarien aurrera entrenamenduaren ostean. Biek ala biek, igandean Atleticoren aurka jokatu beharreko partida dela-eta, «etxean indartsu izaten jarraitu» behar dutela esan bazuten ere, «indar hori kanpoan ere erakusteko ordua» dela azpimarratu zuten.

«Egotea nahiko genukeen postuetan -Europan, alegia- gaude, etxean 33 puntutik 24 lortu ditugulako. Baina bada garaia kanpoan ere indartsu izateko, eta zer hoberik Atleticoren zelaian baino! Aurkari zuzena da gainera», bota zuen erdilari errioxarrak.

San Joseren aburuz, «garai egokia da Vicente Calderonen jokatzeko. Garai zaila ari dira pasatzen, baina kontuz, jokalari bikainak dituzte-eta: adi Forlanekin, Agüerorekin... guztiekin», ohartarazi zuen.

«Etxean sendo irautea ezinbestekoa da, baina kanpoan ere badugu zer erakutsi», gaineratu zuen atzelari nafarrak, nahiz eta Athletic-ek Madril, Mallorca eta Bartzelona bisitatu behar dituen hurrenez hurren aste hauetan.

 

Nueva sesión de tarde por culpa del hielo

La plantilla del Atlético de Madrid volvió a entrenarse, por tercer día consecutivo, en sesión vespertina debido a las heladas de la Ciudad Deportiva de Majadahonda. Los hombres de Quique Sánchez Flores se ejercitaron durante unos 90 minutos, en una sesión a puerta abierta y otra a puerta cerrada.

Agüero, Tiago, Diego Costa, Raúl García y Mario Suárez realizaron entrenamiento alternativo con el preparador físico y recuperador, Óscar Pitillas. Por otra parte, Forlán inició la sesión en el gimnasio y después bajó al terreno de juego para incorporarse al mismo trabajo que sus compañeros. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo