GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Jose Luis Alvarez Enparantza «Txillardegi»

Erraxkeriak

Azkeneko bolada honetan, halako moda sortu da. Paralelismo faltsutan oinarriturik, ezker abertzalea kritikatzen da.

Tamalgarri iruditzen zaigu.

Nork defendituko du Euskal Herria euskararen herria denik? Patxi Lopez eta enparauek? Miguel Sanz «sasi-navarrista» euskararen etsai porrokatuak?

Ezker abertzaleak euskara eta barne erabilpena erakunde guztietan, eta betidanik, bultzatu duelarik, aspaldi honetan oinarritutako erabakia hartu ondoren.

Euskarari dagokionez, ezker abertzalea eta gainerako indar politikoak maila berean jartzerik ez dago.

Euskara batuaren bultzatzaileak, oro har, ezker abertzalearen jendea izan zen.

2011-2015 urteetarako ezker abertzaleak NaBairi prestatutako Programaren atala hau da: «5- Euskara nazio-hizkuntza nagusia da; eta nafartar nortasunaren osagai nagusia», euskararen ofizialtasuna bermatzeko.

Hain zuzen ere, egun hauetan, Euskal Herrian Euskaraz erakundearen 30. urtemuga dela-eta, Miramar jauregian antolatutako ekitaldia ikusi dugu.

Anai Artea 1969an sortutako erakundea, osoki euskalduna, Telesforo Monzon diputatua, Aita Piarres Lartzabal, Zokoako erretorea, Angel Arregi donibandarra, Fagoaga doktorea eta bestek osatua. Denok joera politiko ezagunekoak.

UEMA (Udal Euskaldunen Mankomunitatea), alkate euskaldun eta abertzaleek sortua (nahiz eta gero bestek utzia). Esan beharrik ez, euskaraz egiten zituen bere lanak eta proposamenak.

Bada garaia, hitz batez, etxekoei kritikak ez egiteko, eta euskararen etsai ezagunak astintzeko. Eta ez guri hemendik edo handik akatsak bilatzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo