GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Jesus Mari Mendizabal (2011/2/8, EL DIARIO VASCO)

Azpilarena

Azpila bandeja da, erretilua. Eta Nafarroa, arragoa. Gezur eta egia gurea. Nahiaren eta ezinaren borroka tokia. NaBai eta NahiEz. Sua eta ura nahasi ezin diren moduan, bat egin ezin dugu euskaldunok inon. Gure aparte ibili behar eternal malapartatua! Gure batasuna, ipurtzuloan asuna. (...)

Nagusi batek morroi tonto samarra zeukan. Beraz, egiteko erraz-errazak agintzen zizkion; ez alferrik edukitzeko etxean. Hala, behin: «Hoa dendara -esan zion- eta ekar itzak azukrea eta irina, bakoitzetik lakari bana. Baina, hori bai, aparte ekarri gero niri, nahasi gabe. Aditu al didak?». Baietz. Joan da dendara eta eskatu du lakari bat irin. Dendariak, zakutik aterata, jarri dio azpil gainean irin pilo hori. Eskatu du gero morroiak lakari bat azukre; baina irinarekin nahasi gabe jartzeko. Atera du azukrea ere dendariak eta. «Non jartzea nahi duzu? Azpilean ez da tokirik». Morroi tontoak orduan, azpilaren azpitik eskua pasata, hutsik zegoela konturatzean, raust!, azpilari buelta eman eta esan zion: «Jarri hemen». Irin guztia lurrera, jakina. Kontent arraio abiatu zen atzera bueltan gure morroi arraioa, irin-azukreak nahastu ez zituela eta. Handik gero ailegatu da etxera bere azpilarekin, eta nagusiak: «Non duk, baina, irina?». Eta morroi baboak: «Bi gaiak aparte ekartzeko agindu zenidan-eta. Hona hemen.». Eta, raust!, azpilari buelta eman zion berriz ere. Azukre guztia lurrera, jakina; eta irina falta, baldinbaitere.

Morroi tontoak agindua bai zuzen bete, baina etxe hartan apenas jan zuten opilik egun hartan; ezta goxorik dastatu ere. Morroi hura nafar euskalduna omen zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo