GARA > Idatzia > Kultura

Leioako Umore Azokak lau ikuskizunen ekoizpenean lagunduko du

GARA | BILBO

Leioako XII. Umore Azokak maiatzaren 12tik 15erako antolaturiko edizioan estreinatuko diren lau ikuskizunen ekoizpenean lagunduko du. Antolatzaileek azaldu dutenez, Leioako Kaleko Artisten Azokaren helburuetako bat sormen artistikoa bultzatzea da, zabalkunde, berrikuntza eta konpromisorako toki gisa kalea erabiltzen duten adierazpenetan. Hala, zuzenean egindako arteen forma berriak eta arte prozesu berriak balioztatzea nahi dute.

Printzipio horrekiko leialtasunez, Umore Azoka hasiera-hasieratik elkarlanean aritu da hainbat konpainiarekin, bai Euskal Herrian, bai Estatu espainolean, eta horiek babestu ditu kaleko emankizun berrien arte ekoizpenean. Zehazki, Deabru Beltzak -«The Wolves» lanarekin-, Kukai Dantza Konpania -«Karrikan»-, Destroy Producciones-Alicia Soto-Hojarasca Danza -«La Petite Voiture» - eta Markeliñe -«Anomalía Magnética»- konpainiak bultzatu dituzte 2011ko edizioari begira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo