GARA > Idatzia > Kultura

HAURRENTZAT

Bertsozale Elkarteak ireki du 2011ko Bertso Udalekuetan izena emateko epea

Bertsozale Elkarteak aurten ere udara partean gaztetxoek bertsolaritzaz eta aisialdiaz gozatzeko Bertso Udalekuak antolatu ditu, eta izena emateko epea gaurtik maiatzaren 5a bitartean egongo da zabalik. Elkarteko iturriek atzo jakinarazi zutenez, bost txanda izango dira eta uztailean eta irailean gauzatuko dira Bidarrain, Zerainen, Irañetan, Arrazolan eta Zuhatzan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo