GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Julen Zulaika eta Fakun Aznarez Askapeneko kideak

Euskal Herria eraman eta mundua ekarri

Beti da sasoi egokia brigada baten bidez beste herri bateko prozesua, borrokak, egoera politiko-soziala eta abar ezagutzeko eta geure herrikoa beraiei lehen eskutik helarazteko, baina aurtengoa berezia delakoan gaude. Munduko hainbat bazter pil-pilean daude eta baita Euskal Herria bera ere: bizitzen ari garen une politikoaren gainean Euskal Herriaren lagunek duten jakin-mina ez da txikia.

Zorionez, herriz herri brigaden aurkezpenak inoiz baino gehiago ari dira egiten eta iazko iraileko sarekada errepresiboa pairatu eta gero (Walter, Gabi eta Unai ongi etorri!) kide eta laguntzaileen jarrera eta konpromisoa nabarmendu beharrean gaude. Horri esker, aurten ere herritar ugari brigaden ontzira igoko da.

Munduan zehar anitz dira ikasteko eta trukatzeko ditugun ikaspenak, eta aurtengo brigadetan horretan sakondu nahi dugu: brigadistak arloz arloko esperientziekin lotu eta geure herrira ekartzea: Argentinan edo Uruguain memoria historikoaren lanketak, Bolivian edo Venezuelan demokrazia parte hartzailearen oinarriak, Argentinan edo Venezuelan sistema produktibo alternatiboak: lantegi berreskuratuak, langileek sortutako kooperatiba horizontalak eta abar, transnazionalei jatorrizko herriek nola egiten dieten aurre Mexikon, eta jakina erresistentziaren ikur den Palestina bertatik bertara ezagutuz, boikota eta elkartasunaren lekukoari hemen eustea gero.

Adibide praktikoak, finean, Euskal Herrian mahai gainean dauzkagun erronkei aurre egin ahal izateko.

Brigadek prestakuntza, irudimena, borroka eta herrion arteko trukea eskaintzen dute, denon artean herrion etorkizuna marraztu dezagun, herrion mundua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo