GARA > Idatzia > Kultura

Aitziber Alonso ilustratzailea izendatu dute Galtzagorri elkarteko lehendakari

GARA | DONOSTIA

Euskal haur eta gazte literaturako Galtzagorri elkarteak bere urteko batzar orokorra egin zuen Donostian joan den larunbatean, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunekin batera, eta Aitziber Alonso ilustratzailea izendatu zuten elkarteko lehendakari, azken bost urteetan lehendakari izandako Asun Agiriano Arrasateko bibliotekaria ordezkatuz.

Batzarrean, 2010eko ekimenak errepasatu eta 2011ko aurreikuspenak ere aztertu zituzten, zuzendaritza batzordea berritzearekin batera, elkarteko iturriek jakinarazi zutenez.

Asun Agiriano 2006an hasi zen Galtzagorri elkartean lehendakari lanetan, aurretik zuzendaritza batzordean parte hartzen bazuen ere, eta orain Aitziber Alonsori pasatu dio lekukoa.

Kide berri gehiago ere sartu dira aurten elkarteko zuzendaritza batzordean: Koldo Biguri itzultzailea; Patxi Zubizarreta idazlea; Juan Karlos Alonso psikologoa eta Susana Larre bibliotekaria.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo