GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Aizkora Urrezko lehiaketa

Izen handikoak hasiko dira agertzen Izarran eta Sudupen

Darius Acu errumaniarra izango da asteburu honetako berrikuntza nagusia.

p041_f01.jpg

Jon LEUNDA

Urrezko Aizkorak beste bi jardunaldi izango ditu asteburu honetan, bata Sudupen, eta bestea Izarran. Lehen egunetako era berean izango da. Hamaika aizkolari izango dira, lau multzotan neurtuko dira. Bi saio galtzen dituena kanpora joango da, eta amaieran geratzen diren bi onenek egingo dute aurrera. Bi finalak ez beste guztiak 45 ontzako bat moztera jokatuko dituzte, eta bi finalak, berriz, bi 45 ontzako moztera.

Gaur 19.30ean hasita jokatuko da saioa Sudupen, eta bertan honako aizkolari hauek lehiatuko dira: Vazquez, Pellejero, Eneko Saralegi, Erdozia, Vicente, Kañamares II.a, Dorronsoro, Agirre, Zubiaga, Irazabal eta Rodriguez I.a. Hemendik bi sailkatuko dira eta faborito nagusia Daniel Vicente izango da. Bestea ez dago horren garbi, baina lan labur hauetan edozein deskuidu oso garesti ordaintzen da, eta kontuz ibili beharko dute aizkolariek.

Bihar Izarran jokatuko da 12.30etik aurrera, eta bertan honako aizkolari hauek lehiatuko dira: Olano, Xabier Mindegia, Telletxea, Etxeberria, Mendieta, Rodriguez II.a, Llanos, Acu, Urteaga, Ugarteburu eta Mugertza III.a. Azkeneko bi aizkolari hauek izan daitezke hurrengo fasea jokatzeko txartela eskuratzeko faborito nagusiak. Mugertza III.ak pasa den astean ere jokatu behar izan zuen, eta bera izan zen onena Urrestillan.

Saio honetako berrikuntza nagusia Darius Acu errumaniarra izango da. Hau izango baita Euskal Herrian arituko den lehenengo aizkolari errumaniarra. Bera Bizkaian bizi da eta hemen hasi da aizkoran, eta gogotsu ari da lanean. Oraindik nahiko berria da, eta seguruenik ere ez du izango aurrera egiteko aukera handirik, baina bera hemen lanean ikustea berri oso ona izango da, eta horrek berak ere piztu du ikusmina. Segoviarrak ere izango dira lanean.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo