GARA > Idatzia > Mundua

Hamasek eta Israelek su-etenari eusteko prest daudela adierazi dute

Gazak azken bi urteotan ezagutu duen okupatzaileen erasoaldirik tragikoena amaitutzat jo zuten atzo, Hamaseko Gobernuak eta Israelek su-etena errespetatzeko prest daudela esan ondoren. Robert Serry NBEko ordezkaria aritu da bitartekari lanetan. Palestinar iturriek salatu dutenez, israeldarrek nazioarteak debekatuta dauzkan armak erabili ditu egunotan Gazan, eta makina bat zibil hil eta zauritu ditu, emakumeak eta umeak barne.

p018_f02_073x112.jpg

Jose Angel ORIA

Gazako erresistentziako talde armatu gehienek su-etena errespetatzea adostu dute, baina ez dira fidatzen, bai baitakite Israelek su-etena hauts dezakeela horrela komeni zaiola pentsatuz gero, azken urteotako esperientziak erakusten duenez.

Al Quds Brigadek ez diote baiezkorik eman su-etenari eta atzo goizean hiruzpalau suziri jaurti zituzten Gazatik Israelera, Ashkelon herrira hain zuzen, kalterik eragin gabe. Jihad Islamikoko talde armatuak erantsi zuen israeldarren jarreraren arabera erabakiko dutela gainerako taldeek ontzat emandako su-etenari eutsi ala ez, Dawood Shihab eledunak esan zuenez.

Ehud Barak Israelgo Defentsa ministroa Washingtonera joatekoa zen egunotan, baina bidaia atzeratzea erabaki zuen Gazako egoera ikusita. Atzo irrati publikoari adierazi zion Israel erasoei amaiera emateko prest dagoela.

Azken erasoaldia joan den ostegunean hasi zenetik, su-etenaren aukera aipatu duen Israelgo lehen agintaria da Barak. Egun hartan Gazatik jaurtitako suziri batek eskola autobus bati jo zion bete-betean, gazte bati zauriak eraginez. Israeldarren erantzuna bonbardaketen bidez iritsi zen: hemezortzi hildako, horietako asko erresistentziarekin zerikusirik ez dutenak. Zaurituak, berriz, gutxienez hirurogeita hamar palestinar dira. Horietako askok fosforo zuriak eragindako zauriak dituzte, hau da, nazioarteak debekatuta daukan arma kimikoak eragindako zauriak, Bassem Naeem Gazako Gobernuko Osasun ministroak jakinarazi duenez. Ministroak Gazako Shifa erietxea bisitatu zuen larunbatean eta bertan zeuzkaten pertsonen zauriak ikusi ondoren, oso haserre hitz egin zuen kazetarien aurrean: «Harritzekoa da krimen honen inguruan nazioarteko komunitatea isil-isilik geratu izana, palestinarroi erantzunik eman ez dezagun sekulako presioa egiten digun bitartean».

Palestinako Aginte Nazionalak Argentinan izan zuen enbaxadore Suhail Hani Daher Akel-ek Israel Gazaren aurkako «garbiketa etnikoa era sistematikoan eta ezkutuan» egiten ari dela salatu du, «mundua arabiarren matxinadei eta NATOk Libian egiten dituen bonbardaketei begira dagoela baliatuz».

La Liga Arabe pedirá una zona de exclusión aérea sobre Gaza

La Liga Arabe decidió ayer pedir al Consejo de Seguridad de la ONU la imposición de una zona de exclusión aérea «contra la aviación militar israelí para proteger a los civiles de la franja de Gaza», semanas después de que hiciera otro tanto en relación a la guerra de Libia.

En un comunicado, la organización panárabe informa de que acordó esta medida tras una reunión urgente de sus embajadores permanentes en El Cairo para analizar la escalada de tensión en Gaza. En la cita, decidieron encargar al grupo árabe en la ONU solicitar una reunión urgente del Consejo de Seguridad «para estudiar la agresión israelí contra Gaza y el levantamiento del cerco por parte de Israel, y para imponer una zona de exclusión aérea contra la aviación israelí para proteger a los civiles».

La Liga Arabe también resolvió pedir «a la ONU, al Consejo de Seguridad y al Cuarteto (para Oriente Medio) que asuman sus responsabilidades para detener la permanente agresión israelí y las masacres, y para que ofrezcan protección internacional al pueblo palestino en Gaza». Asimismo, reiteraron «la necesidad de levantar el cerco sobre Gaza y de abrir los pasos fronterizos», medidas que afectan gravemente a la población sitiada y que fueron la respuesta israelí, con todas las bendiciones occidentales, a la decisión de los votantes de la franja de dar la victoria a Hamas.

Además, los embajadores permanentes reunidos en El Cairo expresaron su satisfacción por «la iniciativa del presidente de la ANP, Mahmud Abbas», para poner fin a las divisiones entre los palestinos y lograr una reconciliación nacional. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo