GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hizkuntza politikarik makurrena Araban egiten dela salatu du Kontseiluak

Ion SALGADO | GASTEIZ

Araban Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza politika makurrenak metatzen direla salatu zuten atzo Gasteizen Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eta udalen hizkuntza politikaren neurketaren arduradun Maite Indak.

Goienuri jauregian izandako hitzaldi batean aurkeztu zuten Bilbaok eta Indak Kontseiluak egindako neurketa. Arabako udaletan garatzen diren hizkuntz politiken inguruko azterketa eta balorazioa egin dute horren bitartez. Bi ordezkariek azaldu zuten bezala euskararen normalizazioa bideratzeko hizkuntza politika egokia zazpitik gorako nota jaso behar du.

Zentzu honetan, Indak nabarmendu zuenez, Araban soilik herri bat ari da hizkuntza politika egokia garatzen, Aramaio. Arabako iparraldean kokatuta dagoen herri honetan herritarren %94,37k ezagutzen dute euskara.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo