GARA > Idatzia > Kultura

Andoni Otamendi eta Ibai Esoain nagusitu dira Gpuntuko lehen saioetan


GARA | ORIO

Orioko Herri Ikastolako aretoan bertso saio bikoitza izan zen atzo, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenbiziko egunean. Goizean, 80 bat lagun elkartu ziren eta maila onean kantatu zuten bertsolariek, gorabehera handirik gabe. Andoni Otamendik irabazi zuen, 321 punturekin, eta ondotik gelditu ziren Arnaitz Lasarte (306), Endika Igartzabal (298,5), Josu Oiartzabal Xamoa (297,5), Andoni Goitia (286,5) eta Julen Agirreburualde (246). Bazkari eder batean elkartu ziren gero bertsolari, bertsozale eta antolatzaileak.

Arratsaldeko saioa beroagoa izan zen, jende gehiago bildu zelako, 200 lagun, eta bertsolariak biziago aritu zirelako kantuan. Ibai Esoain herritarra gailendu zen 287 punturekin, eta hurbil izan zuen Gorka Azkarate, puntu bat gutxiagorekin. Nekane Zinkunegi (271), Mikel Artola (261,5), Mikel Olaizola (261) eta Antton Fernandez (260) izan ziren hurrengoak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo