GARA > Idatzia > Kultura

ERRENTERIA

Mikelazuloko XI. Poesiaren Astean, parte-hartzea bultzatuko dute

p043_f02.jpg

Mikelazulo kultur elkarteak antolatuta, XI. Poesiaren Astea izango da Errenterian bihartik ekainaren 2ra. Hainbat errezitaldi antolatzeaz gain, tarte berezia egingo diote gogoetari eta poesiaren gainean solastatzeko aukerari. Juan Ramon Makuso, Jose Luis Otamendi, Manex Agirre eta Jon Benito izango dira errezitaldiak eskainiko dituzten poetak. Emanaldien ostean, publikoarekin solasaldia egiteko aukera zabaldu nahi dute antolatzaileek; aurtengo nobedade nagusia izango da hori.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo